iPhone mugikorrak eta euskara

Azken hilabeteetan geografikoki helburu zehatza zuten bi proiektuetan ibili gara lanean. Ez da normala izaten aplikazioen munduan, baina kasu honetan Euskal Herrira mugatzen ziren bi mugikorretarako aplikazioen promozioan egin dugu lan. Lehena propioa eta Euskalmoji izena duena, bigarrena bezero batena eta Esaera Zaharrak izenarekin. Ez da zaila asmatzea zein den proiektu bakoitzaren funtsa.

Bi aplikazioek barne edukia hizkuntza desberdinetan dute. Euskalmoji euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Esaera Zaharrak euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. Garapena egiterako orduan erabiltzaileari bere mugikorraren hizkuntzaren konfigurazioaren arabera testuak hizkuntz batean edo bestean agertzea erabaki genuen. Android-en ia ez dugu kexurik izan, gehiengoak badakielako mugikorra euskaraz jartzerik badagoela, baina iOS-en munduan ez da horren ezaguna. Hau kontuan izanda post hau egitea erabaki dugu, euskara eta iPhone-aren arteko harremana zein den azaltzeko.

Hizkuntza kontuetaz ari garenean bi gauza izan behar ditugu kontuan, iPhone edo iPad bat erabiltzen gabiltzanean. Lehena sistema eragilearen hizkuntza eta bigarrena erabiltzailearen hizkuntza. iOS-ek bereizpen hau egiten du. Egia da sistema eragilea ez dagoela euskaraz, beraz, iPhone-aren software-a ezin da euskaraz erabili, baina badugu aukera gure iPhone-ari euskaldunak garela esateko. Horrela, garatzaile batek aplikazioa euskaraz egitea erabakitzen badu, guri euskaraz agertuko litzaiguke.

Ondo legoke Apple-ek sistema erabilgarria euskaratuko balu, baina euskaldunok hori azkarrago gertatzeko zenbait gauza egin ditzazkegu ere; adibidez, sortzen ditugun aplikazioak euskaratu eta gure mugikorrari hizkuntz nagusia euskara dela esanez. Apple-ek estatistika guzti horiek kontuan izango lituzke noizbait bere sistemari hizkuntza gehiago gehitu nahi balizkioke. Baina, nola esan iPhone-ari euskaldunak garela? Jarraitu ondorengo pausoak:

  • Ajustes aukera sakatu eta Generalera joan.
  • Idioma y Región sekzioa bilatu eta bertan sakatu.
  • Bertan, aipatu ditugun bi aukerak agertzen dira. Mugikorraren hizkuntza eta zure hizkuntzen zerrenda.
  • Bigarren horretan hizkuntza gehitu: Euskara.

Jarraitu  bideotutorialaren pausoak euskaraz nola jartzen den ikusteko.

Behin hau eginda, ikusiko duzu nola orain arte gazteleraz erabiltzen zenituen zenbait aplikazio euskaraz dauden, adibidez Google-ek sortzen dituenak.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *